Euskarazko Gaitasun Agiria edo C1 titulua eskuratu nahi duen edozeinek azterketa prestatzeko ikastaroan izena emateko aukera du. Otsailaren 14tik garagarrilera bitarteko larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara, izanen dira klaseak. Urdiaingo guraso talde batek antolatu du ikastaroa eta AEK-ko irakasleak izanen dira hura emateaz arduratuko direnak. Sakanako ikasleek eta %80ko asistentzia dutenek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan diru-laguntza eskatzeko aukera izanen dute.