Etxarri-Doneztebe, atzeratuta

Guaixe 2015eko otsailaren 2a

Etxarri Aranatz.

Altsasuk atseden jardunaldia zuen

Asteburu honetan erregional mailako 4. multzoan jokatzekoak ziren 8 partidetatik 6 atzeratu behar izan ditu federazioak, elur eta euri denboralearengatik. Tartean dago Etxarrik eta Doneztebek Etxarri Aranatzen jokatu behar zuten partida. Altsasuk atseden jardunaldia zuen.

Sailkapenean Etxarrik jarraitzen du lider (43 puntu). Arrotxapeari 6 puntu ateratzen dizkio Etxarrik. Asteburuan sailkapenean 13.a den Salesianosen kontra jokatuko du Etxarrik, Iruñean eta Altsasuk sailkapenean 9.a den Berriozar izanen du aurkari Berriozarren.