Espainiako Kluben Arteko Txapelketan Irurtzunek eta Altsasuk berdindu

Guaixe 2015eko otsailaren 3a

Banakako partidak galdu zituzten eta binakakoak irabazi

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen. Eskuzko modalitatean, A multzoan, Irurtzunek San Cristobal izan zuen aurkari. Banakako partidan Irurtzungo ordezkari Armendarizek gutxigatik galdu egin zuen San Cristobaleko Arreseren kontra (10-5, 5-10 eta 3-5), eta lesionatuta despeditu zuen partida. Binakakoan, aldiz, Irurtzungo ordezkari Ongayk eta Irañetak irabazi egin zuten (7-10, 10-9 eta 5-3). B multzoan Altsasuk eta Paz de Zigandak ere berdindu egin zuten. Banakakoan Paz Zigandako Rekalde nagusitu zen (10-3, 0-10 eta 1-5) eta binakakoan Altsasuko Azpirik eta Peñasek 10-5 eta 10-4 irabazi zieten Paz Zigandako Zuastiri eta Telletxeari.