Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa Parlamentuan aurkeztu zuten asteartean eta hizkuntza politikari buruzko eztabaida bihurtu zen. PPko Amaia Zarranz parlamentariak adierazi zuenez, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian euren boto-emaileek ez dute hizkuntza eskubideak bermatuta. “Etxarriko udal bilkuran euskaraz hitz egiten dute eta PPko zinegotziari inork ez dio itzulpenik egiten. Horrek Bilduren demokraziaren kalitatea falta erakusten du. Eta Olatzagutian gauza bera gertatzen da”.
Etxarri Aranazko Udalak ohar bidez azaldu du hautetsi guztiek nahi duten hizkuntzan adierazteko aukera dutela, itzulpen zerbitzua baitago. Bestalde, Olatzagutiko Udalak PPkoaren esanak ukatu ditu, udal bilkurak gaztelaniaz direla ziurtatuz. Horregatik, bi udalek Zarranzi bere esanak zuzentzeko eskatu diote.