Euskararen aldeko lipdubak ia 3.000 bisita izan ditu

Guaixe 2015eko otsailaren 5a

Abenduaren 30ean igo zuten sarera.

Ihabarren hasi eta Irurtzunen despeditzen da euskararen erabilera sustatzeko Arakilen eta Irurtzunen abenduan grabatu zuten lipduba. Irurtzungo Udalak, Arakilgo Udalak eta Aizpea euskara taldeak bulkatu zuten, eta Lorena Arangoak, Itziar Matxainek, Xabier Unanuak eta Irurtzun Telebistako aktoreek hartu zuten lipduba egiteko ardura. Herrietako talde eta erakunde anitzek hartu zuten parte. Lipduba arrakastatsua izaten ari da, dagoeneko 3.000 bisita inguru baititu.