Zortzi sakandarrek berriki izan dituzten edo izanen dituzten epaiketen harira, Libre dinamikak salatu duenez, “Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea eta horren aldeko lan politikoa ezabatzea da epaiketen helburua”. Epaiketak “Euskal Herriaren kontrako erasotzat” jo dituzte. Libre-kideen iritziz “gatazkaren oinarria Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoak ukatzean dago. Horrelako epaiketetan disidentzia politikoa kriminalizatu eta giltzapetu nahi dutenak daude”. Azpimarratu dutenez, “konponbide prozesuaren inguruan Espainian gailentzen ari den inboluzio jarrera nabarmena da”.
Libre dinamikatik azaldu dutenez, “Euskal Herriko gizarteak eraso horien guztien aurrean konponbidearen aldeko apustua egiten duela argi dago”. “Epaiketa politikoetan” auzipetuak era baketsuan babestu dituztenek jasandako “bortizkeria” eta elkartasuna “kriminalizatu eta isilarazi” nahi izatea salatu dituzte. Horregatik, herri aske batean pertsonak libre bizitzeko elkartasunetik konpromisorako urratsa emateko eskatu diete sakandarrei.
Zortzi sakandarrak
Ilbeltzaren 12an atxilotutako Fran Balda arbizuarra; Arruazuko Aritz Ganboa Askapenaren kontrako sarekadan atxilotua eta espetxeratua, epaiketaren zain dagoena; Etxarriko Patxi Arratibel eta Joxe Aldasoro, Ekinen kontrako sarekadetan atxilotuak eta espetxeratuak eta epaiketaren zain daudenak; Altsasuko Edurne Martinez, Donostiako herri harresian parte hartu eta autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diotena; Etxarriko Juan Cruz Aldasoro herriko tabernetako auzian epaitua eta kondenatuta eta Arbizuko Ainara Ladron (absolbitua) eta Olatzagutiko Imanol Salinas (espetxe eskaera) Segiren aurkako 2010eko auzian epaitu berriak.
Ekitaldiak
Otsailak 13 19:00 Altsasu Edurnerekin bat elkartasun ekitaldia
Otsailak19/28 17:00 Etxarri Bideo tailerra.
Otsailak 25 Donostia Edurneren epaiketara joateko deia.
Martxoak 7 Etxarri Hitzaldia: Desobedientzia. Herri harresia
potentzialak eta mugak
Martxoak 14 Etxarri Libre eguna.
Bideo tailerra
Bideozale eta herri mugimenduetako kideei zuzendua dago tailerra. 20 orduz bideo edizioa eta beste lau orduz sare sozialak erabiltzen ikasiko da. Nork bere ordenagailua eraman beharko du. Saioak Etxarriko liburutegian izanen dira, otsailaren 19, 20, 26 eta 27an (17:30etik 21:30era) eta hilaren 21 eta 28 (9:00etatik 13:00etara). Gehienez 15 pertsona onartuko dira. Izena emateko: bideoikastaroa@gmail.com edo 664 119 600 (Joxe).