Etxarri lider, baina Arrotxapea 4 puntura gerturatu zaio

Guaixe 2015eko otsailaren 9a

Etxarri Aranatz.

Erregional maila. 20. jardunaldia: Salesianos 1 – Etxarri 1 / Berriozar – Altsasu (atzeratuta)

Asteburuan erregional mailan 20. jardunaldia jokatu da. 12 partida atzeratu dira elurrarengatik eta beste arrazoiengatik. Tartean dago Berriozarrek eta Altsasuk jokatu behar zutena. Etxarri Aranatz liderrak Salesianos taldearen kontra jokatu zuen Iruñean. Haize gogorrak eta hotzak zeharo baldintzatu zuten partida, eta lehen tartean ez zen egon, apenas, gol aukera aipagarririk. 31. minutuan Goienetxek Salesianosek partidako lehen gola sartu zuen.
Bigarren zatian Salesianos Etxarri isten saiatu zen, baina gutxinaka etxarriarrak arriskua sortzen hasi ziren eta nahiz eta 10 jokalarirekin geratu, bukaerarako 10 minutu falta zirenean partida berdintzea lortu zuen Javierrek. Salesianos saiatu zen, baina Etxarriko Ivan atezainak saiakera guztiak gelditu zituen.

Salesianosen kontrako berdinketari esker, Etxarri liderrak 44 puntu ditu. Arrotxapea bigarrena 4 puntura dago (40 puntu). Altsasu 6.a da, 31 punturekin. Asteburuan Etxarrik sailkapenean 5.a den San Jorge hartuko du eta Altsasuk 11.a den Ardoi B taldearen kontra jokatuko du Dantzalekun.