Azken hilabeteotan bai Espainia, bai Frantzia baita Nafarroako Gobernuak “hizkuntza-politika ausartak egiten saiatzen ari diren administrazioen kontrako erasoa gero eta ageriagoa da”. Jarrera hori salatu eta euskararen aldeko erabakian “irmo jarraitzeko determinazioa” adierazi dutenenganako elkartasuna adierazteko deitu du manifestazioa Euskarazko Gizarte Eragileen Kontseiluak.
Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean eginen den manifestazioa aurkeztu dute UEMAko lehendakari Maren Belastegik eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Udalen euskalduntzean eta bidean sakontzen ari diren erakundeei EAEko gobernu ordezkariak jarritako errekerimendu eta helegiteak salatu ditu lehenak: “euskararen balio ofiziala ari dira zalantzan ipintzen, eta hori, oso larria da”. Bilbaok gogora ekarri du Frantziako eta Nafarroako Gobernuen bidez udalek jasandako “injerentziak” salatu ditu. Udaletako arduradunek euskararen alde segitzeko erabakia “irmotasunez defendatu du”.