Sakanako euskalgintzari deialdia

Guaixe 2015eko otsailaren 12a

Sakanako euskalgintzaren batzarra deitu dute Sakanako Euskalgintzaren Bilguneak, Kontseiluak eta EHEk. Hilaren 21ean izanen da, 10:30ean, Etxarriko kultur etxean. Deitzaileek iragarri dutenez, batzarrak bi zati izanen ditu. Aurrenekoan Kontseiluk apirilaren 25ean Anaitasunan eginen duen ekitaldia aurkeztuko du. Bigarrenean, 11:30etik aurrera, Sakanako Euskalgintzaren Bilgunearen topaketa, hauteskunde aurrean, eskualdeko euskalgintzaren lehentasunak adosteko. Sakanako euskaltzaleak bat egitera deitu dituzte.