Abendu akaberan 82 langabe gehiago bazeuden, ilbeltzean beherako joera hartu du langabeziak Sakanan eta %1,76 jaitsi da. Hala ere, emakumezkoen artean langabeziak gora egin du, 854ra iritsi arte (16 gehiago, %53,04,). Gizonezkoen artean, berriz behera egin du langabeen kopuruak 756an geldituz (45 gutxiago, %46,96). Adinari dagokionez, langabe gehien dituen adin tartean 45 urte edo gehiagokoena da, 744 (%46,21, bat gutxiago). Ondoren, 25 eta 44 urte bitarteko 718 sakandarrak daude (%44,6, 18 gutxiago). Azkenik 25 urte baino gutxiago duten 148 sakandar dauden enpelegu bulegoan izena emanda (%9,19, 10 gutxiago).
Sektoreka
Zerbitzuen sektorean aritu nahi luketen sakandarrak 955 dira (%59,32, 15 gehiago). Industrian lan eginen luketenak 422 dira (%26,21, 35 gutxiago). Eraikuntzarako lan eskatzaileak 110 dira (%6,83, bi gutxiago). Lehen sektorean lana nahi lukete 39 sakandarrek (%2,42, lau gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenak 84 dira (%5,22, hiru gutxiago).
Kontratuak
Ilbeltzean 708 kontratu sinatu zituzten sakandarrek, abenduan baino 223 gehiago (%45,97 gehiago). Gizonezkoek kontratuen %54,24 sinatu zituzten (384, 149 gehiago). Emakumezkoen sinadura kontratuen %45,76k dute (324, 74 gehiago).
Aurreko urtean bezala, aldi baterako kontratazioa izan zen nagusi ilbeltzean ere, %94,21 (667 kontratu, 209 gehiago). Sinatutako kontratuetatik hasieratik mugagabeak %4,24 izan ziren ilbeltzean (30, 18 gehiago). Ilbeltzean mugagabe bihurtutako kontratuak %1,55 izan ziren (11, 4 gutxiago). Nafarroan aurreko hilean sinatu ziren 24.949 kontratuetatik Sakanan sinatutakoak %2,84 ziren.
Langabezia herrika
Herria Langabetuak Aldea
Arakil 54 3
Irurtzun 158 -6
Irañeta 13 3
Uharte Arakil 56 2
Arruazu 2 1
Lakuntza 71 -4
Arbizu 68 -5
Ergoiena 16 -2
Etxarri Aranatz 158 2
Bakaiku 15 -3
Iturmendi 25 1
Urdiain 30 -1
Altsasu 796 -10
Olatzagutia 123 -7
Ziordia 24 -3
Sakana 1.610 -29