Sakanako Mendizaleak taldeak hilero mendi irteera antolatzen du. Hurrengo irteera igandean izanen da, eta gure mendizaleek Bizkaia aldera joko dute. Dimatik abiatuta Baltzola kobazulo bitxira iristea da asmoa, eta tartean mendi ibilaldi ederra egitea.
Autobusa igandean goizeko 7:00etan abiatuko da Irurtzundik, herriz herri izena eman duten mendizale guztiak hartzeko
Izena emateko
Ohiko tokietan, osteguna baino lehen. Ondoren, 639 117 631 telefonoan.