Iruñera deitu dute, goi tentsioko linearen kontra

Guaixe 2015eko otsailaren 20a

Bihar, 12:00etan, Iruñeko Karlos III. etorbidean, Nafarroako Gobernuaren parean

 

Autopista Elektrikorik Ez! plataformak deitu du elkarretaratzea. Goi tentsioko lineari ez. Ate birakariei ez! leloa izanen du. Sakanan barna Deikaztelu eta Itsaso lotu nahi duen 400 kV-eko linea egitasmoa bertan behera uzteko eskatuz eginen da kontzentrazioa. Espainiako Gobernuaren egitasmoaren arabera gaur egun Sakana zeharkatzen duten goi tentsioko bi lineak indartu eginen lirateke eta hirugarren berri bat eraikiko litzateke.