Etxarrik Aurrera hartu zuen menpean eta Altsasu punturik gabe itzuli zen Lezkairutik

Guaixe 2015eko otsailaren 23a

Altsasuk ez zuen jakin lortutako abantailari zukua ateratzen.

Erregional maila. 22. jardunaldia: Aurrera 2 – Etxarri 3 / Lezkairu 2 – Altsasu 1

Asteburuan erregional mailako 22. jardunaldia egon da jokoan. Leitzan jokatutako partidan 2-3 irabazi zion Aurrerari Etxarri liderrak. Zelaiaren egoera ez zen aproposa, eta partida luzatuz ahala ia ezinezkoa izan zen bertan jokatzea. Etxarri hobeto egokitu zen egoerari. 17. Minuturako Asierrek Etxarri aurreratu zuen, eta atsedenaldia baino lehen Kikok Etxarriren aldeko bigarren gola sartu zuen. Bigarren zatian Aurrerak gehiago presionatu zuen eta Josebak faltaz sartutako golarekin hurbildu egin zen Leitzako taldea. 81. Minutuan bina berdintzea lortu zuten leitzarrek, baina liderrak bikain erantzun zuen eta Xabatek hirugarren gola, garaipenarena, sartu zuen 84. minutuan.

Altsasuk, aldiz, izan zuen Lezkairuren kontra garaipena lortu. Bi taldeen arteko lehia oso estua izan zen, intentsitate handikoa. 9. minuturako Morenok Altsasu aurreratu zuen, baina Lezkairuk ez zuen etsi eta emaitzari buelta ematen saiatu zen hasieratik. Bigarren zatian Lezkairu erasora pasa zen eta Altsasu bere zatian itxi zuen. Penaltyz berdintzea lortu zuen Lezkairuk eta partida bukatzeko gutxi falta zenean garaipenaren gola sartu zuen. Punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak.

Etxarrik jarraitzen du lider (50 puntu), Arrotxapeari 7 puntu aterata. Altsasu 7.a da, 32 punturekin. Asteburuan Etxarrik Burlades hartuko du eta Altsasuk Arrotxapea.