Egiarreta lider eta Zaldua bigarren

Guaixe 2015eko otsailaren 24a

Egiarreta.

Elomendiko Txapelketa. 2. fasea. 11. jardunaldia. A multzoa: Egiarreta 2 – B. Mikel 1 / B multzoa: Zaldua 3 – Izalsa 2

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 11. jardunaldia jokatu da. A multzoan Egiarretak 2-1 irabazi zion Bar Mikel taldeari eta lider jarraitzen du (28 puntu), Unziti bigarrenari 6 puntu aterata. Asteburu honetan ez dago jardunaldirik, atzeratutako partidak jokatuko dira.

B multzoan Zalduak 3-2 irabazi zion Izalsari eta sailkapenean bigarren postura igo da. Maldartea da liderra (21 puntu), Zalduari 4 puntu aterata. Asteburu honetan ez dago jardunaldirik, atzeratutako partidak jokatuko dira.