Sakandarrik ez Euskal Herriko mus txapelketako finalean

Guaixe 2015eko otsailaren 25a

Jausarasko bikote batek irabazi zuen Nafarroako txapela.

Larunbatean Iruñeko Arrano Elkarteak Euskal Herriko mus txapelketako Nafarroako finala hartu zuen. Foru geografia guztitik joandako 128 bikote muslarien artean 14 sakandar zeuden. Haietako batek berak ere ez zuen lortu martxoaren 7an Lekeition jokatuko den Euskal Herriko finalerako txartelik.

Sakanako muslariak
Irurtzungo Richard Zidrian  eta Iñigo Rekalde, Mikel Ollo eta Edorta Brun; Irañetako Raul  Leza eta Alvaro  Lakuntza eta Patxi Lakuntza eta Txus Gastesi; Uharte Arakilgo Jose Luis Perez Castillo eta M. Aldasoro, Fco. Otsagabia eta Peio  Gartzes eta Iban Gorriti eta Mikel Razkin; Lakuntzako Xabi Betelu eta Aritz  Razkin; Arbizuko Jesus Razkin eta Alain Berastegi eta Martin Zeberio eta Ohian Mendinueta; Iturmendiko Miren Galartza eta Arantza Jungito eta Altsasuko Juanjo eta Angel Armendariz, Moti Alzelai eta Kili eta Mikel Lopez de Gereño eta Gorka Mintegi.