Gizona ur baltsan hilda

Guaixe 2015eko otsailaren 26a

Egunero bigarren mailako errepidetik Uharte Arakildik Lakuntzara joan-etorria egiten zuen 50 urteko gizon uhartearra atzo hil zen. Ibaiak gainezka egiten duenean Arruazu parean errepidea azpian hartzen du urak sortutako baltsak. Antza, haietako baltsa batetara erori zen gizona. 18:15 aldera izan zen. Arbazuar batek ateratzea lortu zuen, baino Altsasuko zaintzako mediku taldea alferrik saiatu zen hura biziberritzen. Foruzaingoak gertatutakoa ikertu zuen eta gaur eginen diote autopsia gizonari.