Sakandarren %6,73 kontzeju batean bizi da

Guaixe 2015ko mar. 1a, 10:46
Etxarren eta Etxeberri Ekaitik.



Nafarroako Gobernuak kontzejuetako populazioaren zifrak jakinarazi berri ditu. Horien arabera, Sakanako 16 kontzejuetan 1.381 pertsona, sakandarren %6,73 bizi ziren joan den urteko lehen egunean (kontzejua desegina duen Aizkorbe barne). Gainontzeko 12 herrietan 20.504 sakandar bizi gara,     ibarreko populazioaren %93,27.

Azken 15 urteetako bilakaerari erreparatuta, Arakilgo kontzejuen biztanleria kopuruetan aldaketa txikiak izan dira. Salbuespenak dira populazioa ia bikoiztu egin duen Etxeberri, hurrenez hurren %28,2 eta %17,5 hazi diren Satrustegi eta Hiriberri eta populazioaren ia laurdena galdu duen Ekai. Ergoienako biztanleriaren bilakaera azken urteetan negatiboa izan da eta %16,83 ergoendar gutxiago daude. Azkenik, 15 urtean Lizarragabengoako biztanleria %25 igo da.



Kontzejuetako populazioa Sakanakoarekin alderatuta
Urtea         Sakana                      Kontzejuak     
               Biztanleria     %        Biztanleria   %
1999        19.104        92,71    1.392        7,28
2003        19.832        93,17    1.353        6,82
2007        20.086        93,16    1.372        6,83
2011        20.776        93,17    1.418        6,82
2014        20.504        93,27    1.381        6,73
    

Kontzejuz osatutako udalerrien bilakaera
Udalerria Urteak                                           Aldea
              2014  2011  2007  2003  1999    Kopurua    %
Arakil        941    956    907    867    879         62        7,05
Ergoiena    400    422    426    448    481       -81        -16,83