Etxarrik garaipena lortu zuen, 9 jokalariekin, eta Altsasuk ezin izan zuen Arrotxapearen kontra

Guaixe 2015eko martxoaren 2a

Altsasuk ezin izan zuen Arrotxapearen kontra.

Erregional maila. 24. jardunaldia: Etxarri 3 – Burlades 2 / Altsasu 0 – Arrotxapea 3

Etxarri liderrak garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean Burlades hirugarrenaren kontra. Partida ona espero zen eta halakoa izan zen. Hasieran Etxarri hasi zen dominatzen, eta 30. Minuturako Urrestarazuk Etxarri aurreratu zuen, gol ikusgarriarekin. Bigarren zatian Burladesek penalty bati esker bana berdindu zuen eta Etxarri 10 jokalarirekin geratu zen arbitroak Xabat kaleratu eta gero. Burladesek bigarren gola sartu zuen, eta handik gutxira arbitroak Etxarriko Alain aldageletara bidali zuen. 9 jokalarirekin geratu zen liderra, baina egoerari buelta eman, sekulako erremontada lortu eta Pablok eta Urkiak sartutako golei esker, 3-2 gailendu zen Etxarri.

Altsasuk, aldiz, 0-3 galdu zuen etxean sailkapenean bigarrena den Arrotxapearen kontra. Partida hasi eta berehala gailendu ziren Iruñekoak. 13. minuturako iritsi zen Arrotxapearen lehen gola. Altsasu egoerari buelta ematen saiatu zen, baina ez zuen zortea alde izan. Bigarren zatian antzeko egoera errepikatu zen eta 63. minutuan Arrotxapeak bigarren gola sartu zuen. Altsasuk ezin izan zuen erantzun eta partida bukatzear zegoela hirugarren gola sartu zuen Arrotxapeak. Horrela despeditu zen partida.

Etxarri liderrak 53 puntu ditu. 7 puntu ateratzen dizkio Arrotxapea bigarrenari. Altsasu 8. Postura jaitsi da (32 puntu). Asteburuan 15.a den Ultzamaren kontra ariko da Etxarri eta 9.a den eta arerio zuzena duen Donezteberen kontra Altsasu.