31 sakandar Lilatoian

Guaixe 2015ko mar. 3a, 10:43

Helmugara iritsi ziren 3.714 emakume korrikalarien artean 31 sakandarrak izan ziren. Haizea Ramirez de Alda 23.a iritsi zen helmugara

Emakume sakandarrak 31. Lilatoian
23.Haizea Ramirez de Alda (Alts): 21:23
37.Mari Gwen Davies (Urd): 22:03
70.Ginesa Lopez (Alts): 23:35
155.Isabel Pozueta (Alts): 25:14
232.Belen Mendoza (Alts): 27:30
439.Maixabel L. de Uralde (Arb): 28:08
440.Nuria Pozueta (Alts): 28:08
812.Lara Aldaz (Olaz): 30:28
1429. Maria Angeles Duran (Olaz): 32:39
1439.Mari Jose Lopez (Olaz): 32:42
1517.Amaia Aristu (Olaz): 32:55
1598.Ana Rosa Ganuza (Olaz): 33:12
1758.Olatz Gomez (Alts): 33:36
1768.Nagore Gallego (Alts): 33:37
1945.Cristina Ocariz (Arb): 33:58
2188.Ainhoa Urbe (Arb): 34:32
2243.Maite Agirre (Urd): 34:42
2310.Maria Pilar Jimenez (Olaz): 34:53
2603.Izaskun Agirre (Olaz): 35:40
2604.Aiora Barandiaran (Arb): 35:40
2837.Jaione Astiz (Arak): 36:27
2839.Nerea Berastegi (Arb): 36:28
2845.Jaione Mendinueta (Arb): 36:28
2847.Nagore Arruti (Arb): 36:28
2852.Cristina Fernandez (Arb): 36:29
2866.Itziar Razkin (Arb): 36:32
3046.Oihane Etxeberria (Arb): 37:22
3262.Uxua Andueza (Lak): 38:07
3263.Saioa Lakuntza (Arb): 38:07
3269.Aizaga Zeberio (Arb): 38:09
3538.Miren Mendinueta (Arb): 40:17


Igandean jokatu zen 26. Lilaton lasterketa, Donostian. Lasterketa hau martxoaren 8aren inguruan antolatzen da eta kirolean emakumearen presentzia aldarrikatu nahi du, besteak beste. Aurten Atletico San Sebastian taldeak antolatu zuen proba, Lilaton Taldeari lekukoa hartuz. Aldarrikapena eta festa batzen dira Lilatoian. Beste behin, errekorrak apurtu zituen emakumeen lasterketa honek. 3.714 korrikalarik osatu zuten 5 km-ko lasterketa, Aiora Jaka donostiarra buru zela (18:52). Tartean 31 sakandarrek osatu zuten proba, eta Haizea Ramirez de Alda altsasuarra izan zen azkarrena, helmugara 23.a iritsita (21:23).

Patinetan ere
Lilaton lasterketarekin batera, 7. Lilaroler proba jokatu zen, hau da, emakumezkoen patin lasterketa. 100 irristalari ingururen artean Nagore Montes izan zen azkarrena (11:30). Maite Gorospe olaztiarra 28.a sailkatu zen (16:25).

Hurrena, Altsasuko II. Lilasterketa
Martxoaren 15ean jokatuko da Altsasuko II. Lilasterketa, emakumeendako lasterketa parte-hartzaile ez lehiakorra (4 km). Izena ematea zabalik dago www.dantzalekusakana.com web gunean edo Emakumeen Bilgunean (948 564 823), dohainik.