Txirrindulari juniorrek denboraldia hasi dute

Guaixe 2015eko martxoaren 4a

Eneko Aramendia.

Eneko Aramendia 14.a eta Gorka Arbizu 16.a izan ziren Villatuertan

Junior mailako txirrindulariek 2015 denboraldia hasi dute, Villatuertan jokatutako 37. San Veremundo Zirkuituan (77 km). Lasterketa Luyma Cycling Team taldeko Migel Angel Fernandezek irabazi zuen (1:58:16). Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia 14.a sartu zen helmugara (1:59:15), eta Intersport Irabiako Gorka Arbizu 16.a, denbora berean.