Sakandarrek gogor ekin diote denboraldiari

Guaixe 2015ko mar. 4a, 11:15
Zuzenien Km Bertikalean aritu ziren Sakana Bizirik taldekoak.

Aritz Munarriz 10.a izan zen Zuzenien Igoera Bertikalean, Mikel Satrustegi 17.a I. Galar Mendi Lasterketan, Gorka Santesteban 16.a Orioko Mendi Lasterketan eta Nordin Jdi Babak lau ordu t´erditan osatu zuen Orreaga-Iruñea traila (43 km)

Sakandarrak VII. Zuzenien Igoera Bertikalean (3,3 km)
1.Iñigo Lariz: 34:05
10.Aritz Munarriz: 36:38
36.Mikel Rubio: 40:18
55.Fidel Jimenez: 42:28
68.Aritz Ganboa: 43:22
92.Mikel Iriarte: 45:50
101.Fran Araña: 46:32
167.Carlos Pascual: 57:21

Sakandarrak I. Galar Mendi Lasterketan (18 km)
1.Xabier Zarranz: 1:31:37
17.Mikel Satrustegi: 1:45:52
90.Aitor Salinas: 2:05:22

Sakandarrak V. Orioko Mendi Lasterketan (20 km)
1.Aritz Egea: 1:40:59
16.Gorka Santesteban: 1:56:29
26.Joxeja Maiza: 1:59:37
184.Julen Arratibel: 2:36:02
331.Erkuden San Martin: 3:06:02

Hasi da mendi lasterketen denboraldia eta asteburu honetan gure mendi korrikalariak makina bat lasterketetan aritu dira, eta primerako lana egiten, gainera.
Igandean VII. Zuzenien Igoera Bertikala jokatu zen Azpeitian, 3,3 kilometroko eta 825 metroko desnibeleko proba gogorra, Izarraitz helburu zuena. 180 korrikalarien artean Iñigo Laritz izan zen azkarrena (34:05). 7 sakandar aritu ziren eta azkarrena Aritz Munarriz etxarriarra izan zen, helmugara 10.a helduta (36:38).

Igandean, bestalde, ia 200 korrikalarik hartu zuten parte Subitzan lehendabizikoz antolatutako I. Galar Mendi Lasterketan (18 km). Xabier Zarranzek irabazi zuen proba (1:31:37). Bi sakandar lehiatu ziren eta Mikel Satrustegi arruazuarrak lan bikaina egin zuen, 17.a iritsi baitzen helmugara (1:45:52).

Igandean antolatutako V. Orioko Mendi Lasterketak (20 km) erantzun bikaina izan zuen baita ere. 379 korrikalari iritsi ziren helmugara, Aritz Egea buru zela (1:40:59). Lau sakandar aritu ziren eta azkarrena Gorka Santesteban izan zen (1:56:29). Etxarrendarra 16. postuan sartu zen helmugan.

Nordin Jdi Babak Orreaga-Iruñea lau ordu t´erditan batu zituen
Intersport Irabia Trail taldeak mendi korrikalarien topaketa bat antolatu zuen igandean, Orreagatik abiatu eta mendiz-mendi Iruñera heltzeko asmoarekin, 43 km inguru osatuz. 40 korrikalari inguruk egin zuten bat ekimenarekin eta goizeko 8:00ak pasata elurtuta zegoen Orreagatik abiatuta, gehienak 12:30-13:00ak bitartean iritsi ziren Iruñeko udaletxera. Tartean zegoen Nordin Jdi Baba. Lakuntzarrak lau ordu t´erdi behar izan zituen Orreaga eta Iruñea batzeko.