Zer berri emanen zenuke Guaixe-ko azalean?

Guaixe 2015ko mar. 4a, 12:05

Zure edo zuen gogoko Guaixe-ko azala sortu eta gurera astelehenerako bidaltzera gonbidatzen zaitugu.

Martxoaren 13an Guaixe astekariak 500. zenbakia argitaratuko du. 500 astetan Sakanari buruzko denetariko albisteak argitaratu ditugu, eta horretan segituko dugu. Sakandarrek Guaixe-ko azalean zein berri ikusi nahiko lukete? Lan taldean galdera hori sortu zen eta gure irakurleei, zuri, proposamena luzatzea erabaki dugu: gogoko dituzun albisteekin sor ezazu zure Guaixe-ko azal ideala.

Boligrafoarekin zirriborratuta, kolorezko margoekin, collagearekin, ordenagailuz… edozein teknika erabilita sor ditzakezu azal horiek. Muga bakarra hurkoari zor zaion errespetua. Azal proposamenak asteleheneko 9:00etarako bidali behar diguzu  gutunak@guaixe.net helbidera. .JPG edo PDF formatuan izan beharko dute, A4 tamaina eta 200 ppp-ko erresoluzioarekin gutxienez. Azalaren egile edo egileek izen-abizenak gaineratu beharko dituzte. Jasotako azal onenak heldu den asteko Guaixe-ko zenbakian argitaratuko dira. Azal guztiak www.guaixe.eus-en ikusgai izanen dira.