Relatos de Plomo bilduma osatu da

Guaixe 2015ko mar. 5a, 12:15
Barcina, Fernandez eta Marrodan aurkezpenean.

Ekimen horrekin, Nafarroako Gobernuak herrialdean “50 urtez terrorismoa jasan duten pertsona guztien memoria eta kontaketa berreskuratu” nahi izan du.

Nafarroako Gobernuak Relatos de Plomo proiektuko hirugarren eta azken liburukia argitaratu du. Relatos de Plomo. Historia del terrorismo en Navarra, la sociedad contra ETA izenburua du bilduma ixten duen argitalpenak. Bost kapitulutan “enpresaburuei eta profesionalei egindako estortsioa, kale-terrorismoa edo kale-borroka, kargu publikoek jasandako bortxa eta mehatxua, segurtasun-indarrek egindako lana, eta gizarteak elkarretaratze eta manifestazioen bidez adierazitako gaitzespena” azaltzen da. Aurreko bietan “ETAren terrorismoak eragindako kalteak” jaso zituzten (1960-1986 eta 1987-2011).

Yolanda Barcina Angulo presidenteak Madrilen aurkeztu zuen asteartean. Barne ministro Jorge Fernandez aldamenean zuen, Espainiako Gobernua ekimeneko laguntzailea baita. Haiekin izan zen proiektua zuzendu duen Javier Marrodan kazetaria ere.