Euriteek errepideetan sortutako kalteak konpontzeko 57.000 euro

Guaixe 2015ko mar. 7a, 11:32
Pala lizarragako portuan lanean

Otsailean izan diren euriteek Sakanako errepide sarean sortu dituzten kalteak konpontzeko Nafarroako Gobernuak 56.966,21 euro bideratuko ditu. Hiru portutan eta Irurtzun eta Izurdiaga lotzen dituen errepidean ari dira lan nagusi horiek egiten. Bestalde, Irurtzungo errepide mantentze zentroak bere barruti guztian egindako inausketak eta asfaltoko zorua konpontzera 57.240 euro eta 45.613 euro bideratu ditu hurrenez hurren.

Non                           Errepidea                      Zer                        Egitekoa     Diru aurreikuspena
Izurdiaga-Irurtzun  NA-7010 Asterain-Irurtzun   Herrestatzea           Finkatzea                         5.082,95
Lizarragako portua  NA-120 Lizarra-Beasain       Errepidea erortzea   Harri lubeta+finkatzea    29.572,36
Lizarrustiko portua  NA-120 Lizarra-Beasain       Luizia                     Ezponda finkatzea            2.497,87    
Urbasako portua     NA-718 Lizarra-Olatzagutia  Errepidea erortzea   Ezponda finkatu+zorua   19.813,03
                                                                                                                         Guztira:     56.966,21