42.432 euro eskola-kontzentrazioak dauden udalendako

Guaixe 2015ko mar. 5a, 14:52
Atakondoa ikastetxea.

Irurtzungo, Etxarri Aranazko eta Olatzagutiko eskola publikoetan herriko ikasleez aparte aldamenetako herrietakoak ere hartzen dituzte. Guztira Haur eta Lehen Hezkuntzako 282 ikasle dira. Aipatu hiru udalok herriko ikastetxera joaten diren ikasle guztien garraio eta jantokiko gastuak ordaintzen dituzte. Nafarroako Gobernuak ikasle kopuru hori hartzeak dakartzan garraio eta jantokiko aparteko gastuak konpentsatzeko diru laguntza eman die, 42.432 euro.

Udala                 Eskola                                       Beste herrietako ikasleak     Diru-laguntza    
Irurtzun              Atakondoa ikastetxe publikoa        204                                      30.696
Etxarri Aranatz    San Donato ikastetxe publikoa        73                                       10.984
Olatzagutia         Domingo Bados ikastetxe publikoa    5                                            752    
                                                             Guztira    282                                       42.432