Xabierraldi garaia

Guaixe 2015ko mar. 6a, 11:23

Iruña eta Tuterako Artzapezpikutzak antolatuta, makina bat erromesek Xabierko Frantziskoren jaioterrira erromesaldia eginen dute asteburuan. 75 urtez elkarturik bidean leloa du aurten Xabierraldia, platinozko ezteiak bete baititu. Aurten xabiertar jubileu urtea ere bada. Erromesek kredentziala jasotzeko aukera izanen dute.

Larunbatean hainbat sakandarrek Zangozako bidea hartuko dute, han lo egin eta igande goizean, 8:00etan, Xabierrerako gurutze bidean parte hartzeko. Gazteluko zelaian meza 10:00etan izanen da. Bigarren Xabierraldia heldu den larunbatean izanen da. Gurutze bidea 15:00etan abiatuko da Zangozatik eta meza 17:00etan izanen da. Xabierraldiak herenegun hasi eta 12an bukatuko den graziaren bederatziurrenaren barruan daude. Hala, asteartean Mendialdetik Xabierrerako erromesaldia antolatu da eta elizkizun elebiduna eginen da.