Lakuntzako kultur etxena 120 sakandar elkartu ziren larunbatean. Sakanako Gure Esku Dago taldearen aurkezpenerako balio izan zuen Jostunak dokumentalaren aurkezpenak. Aldi berean, garagartzaroaren 20rako hiriburuetan deitutako ekitaldien berri eman zuten. Ezberdinen arteko elkarlanean sakontzen, konfiantzak eremuak sortuz, topalekuak ehuntzen ariko dira bitartean dinamikako kideak herriz herri. Azken finean, erabakitzeko eskubidearen alde herritarrek hartutako jarrerak sustatuz.
Herrietan sortutako Gure Esku Dago dinamikako taldeak tarteka elkartu eta ibarreko koordinazio bilerak egiten dituzte. Herri guztietara iritsi, dinamika bera indartu eta ideiak trukatzeko gunea bihurtu da Sakanako koordinazio taldea. Ibar guztia hartuko dituzten ekimenak ere landuko dituztela iragarri dute. Hala, Lakuntzako emanaldiaren ondoren Jostunak dokumentalaren herriz herriko aurkezpen egutegia osatua dute. Hurrengo emanaldia, gaur izanen da Altsasun. 19:00etan Iortia kultur gunera joaten direnak, lehen lehenik dantzariak Gure Esku Dago kantaren koreografiaren dantza ikusiko dute lehenik, eta dokumentala ondoren.