Clown baten amatasunari eta edertasunari buruzko hausnarketak

Guaixe 2015ko mar. 6a, 12:23

Lorena Arangoa  gaur, 22:30ean Altsasuko gaztetxean amatasunaren inguruan ariko da eta edertasunaren inguruan bihar, 22:30ean, Irurtzungo Iratxo elkartean.

Haurdun ezkontzera doan emakume baten papera jokatuko du gaur gauean
Lorena Arangoa Clownak. Haurrak bizitzaren opari dira… ala ez? Bat nahi? izenburuko emanaldian amatasunari eta haurren zaintzari buruzko iritziak partekatzen dira. Clown irurtzundarrak bi esketxetan antolatu du ikuskizuna, eta tartean bideo bat emanen du.

Bihar, etxean ariko da, Arangoa. Emakumeen Nazioarteko Egunaren kontura antolatu den afariaren ondoren Iratxo elkartean ariko da clowna. Itziar Matxainekin batera prestatzen ari den Beti bezala ikuskizun berria emanen du. Clownak San Valentin egunerako bere burua prestatu nahiko du eta, horretarako, Interneteko bideo tutorialetara joko du. Emakumeek besteendako eder, makilatu, depilatu… etengabe jasotzen dituzten mezu horien inguruko clown-hausnarketa da biharkoa.