Gutun Soziala lantzen

Guaixe 2015ko mar. 9a, 08:23

Otsailaren 24an hainbat sakandar Altsasun elkartu ziren Euskal Herriko Gutun Soziala zertan den eta aurrera begira dauden erronkez aritzeko. Han jasotako edukiak Sakanan gizarteratzeko eta gobernuek bere egiteko bideak aztertu zituzten. Azken horri lotuta larunbatean aldaketa sozialaren alde Iruñean deituta dagoen manifestazioa prestatzen hasi ziren. Gai horien lanketarekin segituko dute ibarreko eragileek bihar, 19:00etan, Altsasun eginen den batzarrean.