Nafarroako Pista Txirrindularitza Txapelketa jokoan

Guaixe 2015ko mar. 6a, 07:55

Igandean, 9:30etik aurrera, Tafallako belodromoan


Tafallako belodromoak I. Tafalla Hiria Trofeoa hartuko du igandean, Nafarroako Pista Txirrindularitza Txapelketa izango dena. Bertan kadeteak, juniorrak eta afizionatuak lehiatuko dira, 9:30etik aurrera. Tartean izanen dira sakandarrak.

Bestalde, igandean afizionatuen mailako 12. Aitzondo Klasikoa jokatuko da Asteasun, 10:00etan (148,2 km). Eta Arguedasek II. BTT Arguedas Trofeoa hartuko du igandean.