Final laurdenak jokoan Futsalsakana txapelketan

Guaixe 2015ko mar. 6a, 12:00
Bunker izan da onena hasierako ligaxkan. Orain final laurdenak daude jokoan.

Azken txanpan murgildu da txapelketa

Futsalsakana Txapelketa azken txanpan murgilduko da. 14 jardunaldi jokatu ondoren –egunotan atzeratutako partida batzuk jokatzen ari dira– asteburuan final laurdenak abiatuko dira. Futsalsakana Txapelketako hasierako ligaxka bukatuta, Bunker izan da liderra (36 puntu), Racing San Migel 2.a (26 puntu) eta Arbizu 3.a (26 puntu). Auzomotojorik 4.a da (19 puntu), Hijos de perla 5.a (16 puntu), Back Street Boys 6.a (16 puntu), Arbizu harrobia 7.a (14 puntu) eta Iturmendi 8.a (10 puntu). Asteburuan final laurdenak hasiko dira..

14. jardunaldiko emaitzak
Bunker 6 – Hijos de perla 3
Arbizu harrobia 2 – Arbizu K.T. 2
Iturmendi 3 – Auzomotojorik 8
Racing San Migel 7 – Back Street Boys 4

Atzeratutakoak
Racing San Migel 5 – Iturmendi 8
Back Street Boys 8 – Racing San Migel 7
Hijos de perla 2 – Bunker 12

Final laurdenak
Ostiralean: 
20:0etan: Bunker – Iturmendi
21:0etan: Racing San Migel – Arbizu harrobia
Larunbatean:
17:00etan: Auzomotojorik  – Hijos de perla
18:0etan: Arbizu K.T. - Back Street Boys