Ramirez 27.a Beasainen

Guaixe 2015ko mar. 10a, 08:09
Jose Ramon Ramirez.

7 km-ko proban lehiatu zen

Igandean V. Beasaingo Herri Lasterketa jokatu zen. 191 korrikalari iritsi ziren 14 km-ko lasterketako helmugara, Endika Donnay buru zela (46:51). Juan Carlos Cano altsasuarra 148.a izan zen (1:04:52). 7 km-ko lasterketa, aldiz, 89 korrikalarik osatu zuten, Roberto Carlos Trejo buru zela (22:31). Jose Ramon Ramirez altsasuarra 27.a sailkatu zen (27:45) eta David Trevejo olaztiarra 30.a (28:36).