Egiarreta eta Zaldua, biak liderrak

Guaixe 2015ko mar. 10a, 09:11
Zaldua B multzoko lider berria da.

Elomendiko Txapelketa. 2. faseko 12. jardunaldia. A multzoa: Zugar 1 – Egiarreta 2. B multzoa: Ageri 2 – Zaldua 3

Gauzak primeran doazkie Elomendiko Txapelketan lehiatzen ari diren Egiarretari eta Etxarrengo Zalduari. Elomendiko Txapelketako 2. faseko 12. jardunaldia jokatu da asteburuan. A multzoan, Zugar taldeari 1-2 irabazi zion Egiarretak. Sailkapenean lider jarraitzen du Egiarretak, 31 punturekin, Unziti bigarrenari 6 puntu aterata. Asteburuan Apolo taldearen kontra ariko da Egiarreta, larunbatean Noainen.

B multzoan Zaldua dugu lider berria, Etxarrengo taldeak Ageri taldeari 2-3 irabazi eta gero. Zalduak 23 puntu ditu, Maldartea bigarrenak baina 2 gehiago. Asteburuan Zalduak Basati taldearen kontra jokatuko du, Lekunberrin.