Xabier helmuga

Guaixe 2015ko mar. 13a, 10:57

Asmo horrekin abiatuko dira makina bat kristau fededun asteburu honetan. Sakanatik goiztiarrenak gaur gauean hartuko dute Xabierko Frantziskoren sortetxerako bidea, bihar goizen gehienak. Bigarren Xabierraldiko erromesaldia bihar izanen da. Zangozatik 15:00etan abiatuko da gurutze-bidea eta meza 17:00etan izanen da.

Igandean egin zen aurreneko erromesaldia eta eguraldia lagun makina bat izan ziren Xabierrerako bidea egitera animatu zirenak. Asteartean Mendialdeko parrokietatik ere Xabierra joan ziren Graziako Bederatziurrenean parte hartzera. 75 urtez elkarturik bidean leloa du aurten Xabierraldia. Erromesaldiaren platinozko ezteiak eta xabiertar jubileu urtea ere bada. Erromesek kredentziala jasotzeko aukera izanen dute.