Errigorak 150 olio bidoi banatu ditu ibarrean

Guaixe 2015ko mar. 12a, 17:34
oliba olia banatu dute Errigorakoek.

Nafarroako ekoizleen olioa, kasu honetan, Euskal Herriko sukaldeetara eramateko zereginean ibili da azken asteetan Errigora ekimena. 3.000 eskatzaile baino gehiagok eskatu dute Errigoraren bidez olioa, guztira 9.100 bidoi eta 45.500 litro olio. Joan den urtearen bikoitza. Errigorak Etxarri Aranazko eta Altsasuko kideen bidez 150 bidoi olio banatu ditu.

Errrigorak Nafarroako hegoaldeko uzta, eskutik eskura izeneko kanpainarekin kalitatezko elikagaiak eskuratzeko aukera eman nahi du. Baina batez ere kontsumo ohiturak aldatu nahi ditu, horrela Nafarroako nekazari eta ekoizleen ogibidea babesteko. Auzolanean. Orain olioa izan da, maiatzean kontserben txanda izanen da.