Kalitate marka lau turismo establezimendurendako

Guaixe 2015ko mar. 12a, 17:57
Hiriberriko Martinberika landetxea.

Jarduera Onen Eskuliburuarekin lan egiten duten establezimenduei balioa emateko eta establezimendu horiek bistaratzeko helburuz banatzen da kalitate bereizgarria.

Nafarroako Mendialdeko 70 turismo establezimenduk kalitate marka jaso zuten Oibarren asteartean. 59 establezimenduk berritu egin dute kalitatearekin duten konpromisoa eta 11 gehiago batu dira. Lau dira sakandarrak: Hiriberriko Martinberika landetxea, Arbizuko eko-kanpina, Etxarri Aranazko kanpina eta Urdiaingo Kaluxa jatetxea.

Adierazgarri horren bidez turistei eskaintzen zaizkien zerbitzu guztietan kalitate maila homogeneoa lortu nahi da, eskualdeko turismo produktuen artean kalitate aldaketa handirik egon ez dadin.