Futsalsakana: finalerdien ordua

Guaixe 2015ko mar. 13a, 11:45

Futsalsakana Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Arbizuk, Auzomotojorikek, Racing San Migelek eta Bunkerrek

Futsalsakana txapelketako hasierako ligaxka despeditu eta gero, final laurdenak jokatu ziren asteburuan. Ez zen apenas sorpresarik egon eta talde faboritoek egin zuten aurrera. Hori bai, nabarmentzekoa da Arbizuk ederki sufritu behar izan zuela Back Street Boys taldea 5-4 menpean hartzeko. Partida bukatzeko 50 segundoren faltan sartu zuen Arbizuko Raul Ericek garaipenaren gola.
Bestalde, Bunkerrek 5-1 irabazi zion Iturmendiri partida lehiatuan. Racing San Migelek, bere aldetik, hasieratik lotu zuen partida. Asier Turunbaik 4 gol eta Jose Mari Gorritik 3 sartu zituzten, eta, azkenean, 9-2 gailendu ziren uhartearrak. Bukatzeko, Hijos de perla taldekoak soilik 5 jokalarirekin jokatu zuten partida eta asko nabaritu zen errelebo falta. Auzomotojorikek 10-3 hartu zuen menpean eta, nabarmentzekoa da Javier Belokik hiru gol sartu zituela.

Ostiralean Futsalsakana Txapelketako finalerdiak jokatuko dira, Uharte Arakilgo pilotaleku estalian. Lehen finalerdian Bunkerrek Auzomotojorik izango du arerio eta bigarrenean Racing San Migelek Arbizu. Maila handiko partida borrokatuak espero dira, onenen garaia baita.

Final laurdenetako emaitzak
Arbizu 5 – Back Street Boys 4
Auzomotojorik 10 – Hijos de perla 3
Racing San Migel 9 – Arbizu harrobia 2
Bunker 5 – Iturmendi 1

Finalerdiak jokoan
Ostiralean
19:30ean: Bunker – Auzomotojorik
20:30ean: Racing San Migel – Arbizu K.T.