Juniorrak eta afizionatuak lanera

Guaixe 2015ko mar. 13a, 10:48

4 lasterketa jokatuko dira hurrengo egunotan

Igandean juniorrek Caparroson 108 km-ko proba dute, 10:00etan. 23 urtez azpiko afizionatuek, aldiz, larunbatean Lizartzan Lehendakari Txapelketarako baliagarria den proba jokatuko dute, 15:30ean (104 km). Igandean, aldiz, elite mailako afizionatuek eta 23 urtez azpikoek Oteizako 72. Circuito de Pascuas proba dute jokoan, 10:00etan (142,5 km). Ostegunean, San Jose egunean, Caparrosok Euskaldun Torneorako proba hartuko du, 9:30ean (161 km).