Zumbathón ekitaldi solidarioa larunbatean Araian

Guaixe 2015ko mar. 13a, 11:10

StopSanfilippo fundazioaren aldekoa izanen da eta bertan sakandarrek ere hartuko dute parte

Araiako kiroldegiak ekitaldi solidarioa hartuko du bihar, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara: Zumbathón. Ekitaldia ETBko aurkezle Africa Baetak aurkeztuko du eta izenak dioen bezala, zumba kirol maratoia izango da. Ekitaldi solidarioa da Stopsanfilippo fundazioaren aldekoa delako. Sanfilippo gaixotasun arraroa da, tartean haur euskaldun batzuek dutena, eta zumbathoian lortzen den diru guztia gaixotasun hori dutenendako bideratuko da. Ekitaldia Ainhoa Quiñones, Carolina Cuellar eta Maria Barroso monitoreek gidatuko dute. Musika doinuei jarraiki, zumba kirola egingo dute Araiara hurbiltzen direnek.

12 urte bitarteko haurrek sarrera dohain izanen dute eta hortik gorakoek 4 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Horretaz gain, Stopsanfilipo fundazioarendako diru ekarpena egin daiteke 2045 0028 809113398728 kontu zenbakian.

Araiara hurbiltzen diren parte-hartzaile eta ikusle guztien artean Nestlé produktuen sare eder bat zozketatuko da, 200 euroko baliokoa. Ekitaldiarekin bat egin dute gertuko kirolari ezagunek, tartean sakandarrek, Zubieta eta Ezkurdia tarteko. Antolakuntzatik adierazi digutenez, litekeena da Zumbathón ekitaldi solidarioa Sakanara etortzea.