Iker Azkaratek bigarren garaipena eman dio Rural Kutxari

Guaixe 2015ko mar. 16a, 13:10

Oteizako 73. Circuito de Pascuas irabazi zuen

Rural Kutxa talde amateur sakandarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Iker Azkaratek helmugan Lizarteko Arcas pasatu zuen, talde sakandarrari bigarren garaipena emanez. “Lasterketa azkarra izan da. Tropela txikitzen joan da eta azkeneko igoeran soilik 6 edo 7 geratu gara. Helmugako 500 metroren faltan Arcas eta ni geratu gara, erasoa jo dut eta irabaztea lortu dut. Taldea bikain aritu da” esan zuen Azkaratek helmugan.

Etxeberria bigarrena Lizartzan
Larunbatean Lehendakari Txapelketako Lizartzako lasterketa jokatu zen. Euskadi Fundazioko Jon Irisarri nagusitu zen, Rural Kutxa talde sakandarreko Victor Etxeberriarekin sprint lehiatua jokatu eta gero. Rural Kutxako Jonathan Lastra 4.a izan zen eta Josu Zabala 8.a, bikak 5 segundora.

Saez bigarrena Macarion
Espainiako Koparako baliagarria zen Macario Sari Nagusia jokatu da asteburuan. Rural Kutxako Hector Saezek lan bikaina eign zuen. 145 km ihes eginda egon zen, Lokomotiv taldeko bi txirrindulari errusiarrekin batera. Saez saiatu zen, baina helmugan Lokomotiveko Zhuralvev nagusitu zen, Rural Kutxakoaren aurretik. Bigarren postuarekin konformatu behar izan du Saezek.