Erreskatea Madalen haitzen

Guaixe 2015ko mar. 16a, 14:30

Atzo, 15:30era aldera, mendizale bat Madalen Haitzeko malkor batean ez aurrera ez atzera gelditu zen. Ez zen mugitzera ausartzen eta larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituen. Altsasuko suhiltzaile parkekoak izan ziren hara iristen lehenak eta mendizalearen kokapena ikusita haiek Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate eta Interbentzio taldea deitzea erabaki zuten. Helikopteroaren laguntzaz mendizalea onik erreskatatu zuten.