Sergio Garcia de Eulate 11.a II. Aranguren Duatloian

Guaixe 2015ko mar. 17a, 09:47
Sergio Garcia de Eulate lanean.

Haurren mailan Unai Villalobos eta Iker Mintegi izan ziren azkarrenak

Igandean jokatu zen, hotza nagusi zela, II. Aranguren Bailarako Duatloia. 185 duatletek osatu zuten proba (5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Irabazleak Saltoki Trikideak taldeko Raul Amatriain (57:15) eta Nuria Rodriguez (1:06:11) izan ziren. Sakandarrek lan bikaina egin zuten. Sergio Garcia de Eulate 11.a iritsi zen helmugara (1:00:06), Mikel Astiz 21.a (1:01:08), Saltoki taldean debutatu duen Felix Benjumea 26.a (1:01:36), Juan Luis Maiza 27.a (1:01:39) eta Fermin Azkargorta kadetea 100.a (1:09:26).



Nafar Kirol Jolasak
Proba nagusia baino lehen kategoria txikiko probak jokatu ziren, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak zirenak. Sakana Triatloi Taldeko kideak bikain aritu ziren. Benjaminetan Egoi Lakuntza 2.a sailkatu zen (8:56), kimuetan Ander villalobos 11.a (17:55) eta haurren emakumezkoetan Leire Maiza 3.a (30:52). Haurren mailako gizonezkoetan, aldiz Unai Villalobos izan zen garailea (26:42), bere taldekide Iker Mintegiren aurretik (26:54).