Beñat Katarain zazpigarrena Arriaranen

Guaixe 2015ko mar. 17a, 10:59
Beñat Katarain Arriarango proban.

Ismail Razgak irabazitako proban maila bikaina eman zuten sakandarrek

Sakandarrak IV. Arriarango mendi lasterketan
1.Ismail Razga: 1:07:18
7.Beñat Katarain: 1:12:50
23.Joxeja Maiza: 1:17:35
38.Alberto Razkin: 1:21:36
69.Iker Flores: 1:28:10
115.Ibai Arrese: 1:37:22
129.Iban Verdugo: 1:39:53
130.Gorka Verdugo: 1:39:53
166.Maria Goikoetxea: 1:46:30

Larunbatean IV. Arriarango Mendi Lasterketa jokatu zen Arriaranen (Beasain), Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketa. 15 km pasatxoko proba zen, eta 201 korrikalarik osatu zuten. Azkarrenak Ismail Razga (1:07:18) eta Maria Zorroza (1:24:42) izan ziren. Proban aritu ziren korrikalari sakandarrek lan polita egin zuten, bereziki Beñat Katarainek. Lakuntzarra 7.a izan zen helmugan (1:12:50).