Elomendi: Egiarretak eta Zalduak lidergoari eusten diote

Guaixe 2015ko mar. 18a, 08:33

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. Faseko 13. Jardunaldia. A multzoa: Apolo 3 – Egiarreta 2. B multzoa: Zaldua 3 – Basati 1

Elomendiko Futbol Txapelketan parte hartzen duten talde sakandarrek lider jarraitzen dute. Elomendiko txapelketako 2. Faseko 13. Jardunaldian, A multzoan Apolo taldearen kontra 3-2 galdu zuen Egiarretak, baina Arakilgo taldeak lider jarraitzen du (31 puntu), Unzitiri 6 puntu aterata. Igandean hain zuzen ere Unziti bigarrenaren kontra jokatuko du Egiarreta liderrak, Paternainen, 16:00etan.

B multzoan, aldiz, Etxarrengo Zalduak 3-1 hartu zuen menpean Basati. Horrela, lider jarraitzen du Zalduak (26 puntu), Izalsari 4 puntu aterata. Asteburuan sailkapenean 6.a den Elomendi izango du aurkari Zalduak, igandean, Elomendin, 16:00etan.