Atzeratutako partidak jokatuko dituzte ostegunean Lagun Arteak, Etxarrik eta Altsasuk

Guaixe 2015ko mar. 18a, 16:48

Mendi izanen du arerio Lagun Arteak, Berriozar Altsasuk eta Etxarrik Doneztebe hartuko du

Eguraldi txarragatik atzeratutako azken partida jokatuko du ostegunean, San Jose egunean, preferente mailan dabilen Lakuntzako Lagun Arteak. Mendi liderra izango dute aurkari Mendigorrian,16:30ean.

Bestalde, maila erregionalean, atzeratutako partidak jokatuko dituzte Etxarrik eta Altsasuk San Jose egunean. Etxarri liderrak Doneztebe taldea hartuko du goizeko 11:00etan San Donato futbol zelaian hasiko den partidan. Bestalde, Berriozarren kontra jokatuko du Altsasuk 11:45ean, Berriozarren.