Korrika-ren hasiera guaixe.eus-en

Guaixe 2015ko mar. 18a, 21:50

Bihar, 16:00etatik aurrera, Korrikaren hasiera ikusteko aukera izanen da www.guaixe.eus bidez.

Urepele eta Bilbo artean ibiliko da euskararen aldeko errelebokako lasterketa, Korrika, bere 19. edizioan. Hori dela eta, euskarazko hedabideek (EITB, Kanaldude, Hamaika telebista, Ipar Euskal Herriko Hitza eta Berria, Euskal Irratiak, Kazeta.eus, Tokikomeko hedabideak eta Herria) bat egin eta zuzeneko emanaldia eginen dute. Urepelera joan ezin dutenak etxetik ikusi ahalko dute Korrika-ren abiatze ekitaldia.

15:45ean hasiko da aitzin saioa, eta 16:00etatik aurrera izanen da emanaldi nagusia, ETBko Ilaski Serrano eta Kanaldudeko Pantxika Maitia aurkezleak izenen dituena. Urepeleko platoan biez aparte, beste hedabideetako kazetariak berriemaile lanetan ariko dira platotik kanpo, bihar Urepelen dagoen giroa telebistara eramateko.

Telebista saio hori ikusgai izango da ETB1 eta Hamaika telebista kateetan, Tokikom barruan diren tokian tokiko telebistetan (www.guaixe.eus), Euskal Irratietan eta Arrosa sarekoetan eta beste hedabideen webguneetan. “Auzolana eta elkarlana dira Korrikaren oinarriak, eta euskarazko hedabideok gure egin ditugu oinarri horiek”, nabarmendu dute.

Hainbat elkarrizketa egingo dituzte saioan; besteak beste, Graxi Irigarai Korrikako tokiko antolatzaileari eta Miren Aire kantariari. 17:00etan abiatuko da Korrika, eta hasiera ekitaldia bukatu eta Korrika abiatzearekin batera despedituko da saioa.