Afizionatuak, prakak bete lan

Guaixe 2015eko martxoaren 19a

Rural Kutxako Iker Azkarate, garaipena ospatzen.

Gaur afizionatuen proba dago Caparroson

Txirrindulari amateurrek hiru lasterketa dituzte egunotan. Lehena gaur, Euskaldun Torneorako baliagarria, Caparroson jokatuko den Caparroso Hiria Trofeoa, 9:30ean abiatuko dena (161 km). Asteburuan jokatuko diren beste bi probak Lehendakari Txapelketarako baliagarriak izango dira. Larunbatean Laukizen ariko dira afizionatuak, 10:00etan (117,5 km) eta, igandean, 38. Cirilo Zunzarren Memoriala jokatuko dute Lizarran, 10:00etan (124 km).

Bestalde, igandean juniorrek Tafalla Zikloturista Trofeoa dute jokoan Tafallan (76 km) eta igandean ere Cascantek BTT proba hartuko du, Virgen del Romero Trofeoa. 10:00etan eskolen probak jokatuko dira, eta 11:00etan proba nagusia.