Burunda ekialdeko Gazte Eguna

Guaixe 2015ko mar. 20a, 12:46
Ukatu taldeak Ximona gaztetxean emandako kontzertuko unea.

Bihar, 14:30etik aurrera, Bakaikun ospatuko da.

Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo gazte asanbladak elkartu eta biharko Gazte Eguna antolatu dute. Burunda ekialdeko hiru gazte asanbladek haien kideen arteko erlazioak sendotzeko asmoz antolatu dute ospakizuna, bazkariarekin hasi eta kontzertuekin despedituko dena. Egun guztian zehar elkartea eta haren atzeko aldean dagoen zuloa zabalik egonen dira.

Egitaraua
14:30ean Bazkaria gaztetxean.
18:00etan Gazte asanbladen arteko jolasak.
20:00etan Kontzentrazioa eta auzatea. Ondoren triki-poteoa.
22:00etan Bokatada.
23:00etan Kontzertuak: D-Pintxos, Bagauda eta Guri 5.