Rural Kutxako txirrindulariak podiumean

Guaixe 2015ko mar. 23a, 13:33
Azkarate atzera ere podiumera igo zen.

Daniel Lopez bigarrena izan zen Laukizen, hirugarrena Caparroson eta Iker Azkarate hirugarrena Lizarran

Euskadi Fundazioko Mikel Aristik irabazi zuen larunbatean Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen Laukizeko proba, esprint lehiatuan Rural Kutxako Daniel Lopezen aurretik sartu eta gero. Rural Kutxako Jonathan Lastra laugarrena, Hector Saez zazpigarrena eta Jose Mari Rodrigez 9.a izan ziren, denbora berean. Jonathan Lastra da Lehendakari Txapelketako liderra. Gogoratu behar da ostegunean Caparroson jokatutako lasterketan Daniel Lopez hirugarrena izan zela. Eta atzo Euskadi Fundazioko Jon Irisarri izan zen azkarrena Lizarrako Cirilo Zunzarren Memorialean. Esprintean erabaki zen proba eta Irisarri Lizarteko Sergio Samitier eta Rural Kutxako Iker Azkarate txirrindulariei nagusitu zitzaien. Rural Kutxako Marcos Altur bosgarrena izan zen, denbora berean.