Rural Kutxa-Seguros RGA Espainiako Vueltara

Guaixe 2015ko mar. 23a, 13:50

Sakanatik sortutako taldeak Unipublic taldearen gonbidapena jaso du

Sakanatik sortutako Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak Espainiako Vueltan aritzeko gonbitea jaso du Vueltako antolatzaile Unipublic enpresaren eskutik. Rural Kutxak laugarren urtez jarraian jaso du Vueltan aritzeko gonbidapena. Albistea oso pozik jaso dute Rural Kutxako ordezkariek. “Albiste garrantzitsua da guretzat. Estatuko txirrindularitza proba garrantzitsuenean aritu ahal izatea gakoa da guretzat. Gainera, azken urteetan Vuelta sekulako ikuskizuna izaten ari da zaleendako. Beste urte batez bertan egongo gara eta helburua aurrean egotea da, ihesaldietan sartzea, gu ikustea, eta ahal bada garaipen bat lortzea” adierazi du Rural Kutxako manager Juanma Hernandezek.

Ildo honetan, Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Omar Fraile laugarrena sailkatu zen Classic Loire Atlantique lasterketan. Ag2r taldeko Alexis Gougeard txirrindulariak bakarrik zapatu zuen helmugako marra, 3 segundora Marco Marcato eta Delaplace zituela. 8 segundora sartu zen Rural Kutxako Omar Fraile, lasterketa bikaina egin eta gero. Haren lankide Pello Bilbao 8.a izan zen, 1:25era. Bilbaok eskumuturreko lesioa gainditu du.